XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bi aditz moten arteko diferentzia erraz atzeman daiteke Williamsen
Errepresentazio hauek artikulatuagoak dira Stowellen (1981) 0-zerrenda lauek ametitzen zituztenak baino.
Barneko argumentuei aditzak ezartzen die 0-errola zuzenean, kanpokoei, aldiz, ASak, hots, aditzak bere osagarriekin batera.
Aditz ezakusatiboen argumentua barnekoa izango litzateke, eta ezergatiboena kanpokoa.
Barneko / kanpoko argumentuen arteko ezberdintasunak ASak sintaxian sortzen duen konfigurazioaren antzeko egitura sortzen du lexiko errepresentazioaren mailan.
Honen ondorioz, hizkuntza guztietan, errepresentazio hauek Gramatika Unibertsalak emanak diren neurrian, maila lexikoak konfiguraziodunak direla suposatu beharko dugu.
Levinen ustez hau bateragarria da Haleren proposamenekin, beronek esaten duenez LEa asimetrikoa baita hizkuntza guztietan.
Ohartu, hala ere, barneko / kanpoko asimetria eta ASak sortzen duena ez direla berdintzekoak, errepresentazio maila ezberdinei baitagozkie.
Levinen asimetria hiztegiari dagokio, baina Haleren LEa ez da maila lexikala, sintaktikoa baizik.
Ezeren alde egotekotan, Levinen artikuluak konfigurazioen eremua ohizko sakoneko egitura, azaleko egitura eta forma logikoetatik maila lexikora hedatzearen alde jokatuko luke.
Noski, hiztegia eta LEa artean Isladapen Hatsarria ezargarria bada, lehenengoaren asimetriak bigarrenean isladatuko lirateke, baina asimetria eta ASa berdintzea ez da inolaz ere ezinbestekoa.
Levinen ebidentzia, beraz, bateragarria da analisi konfiguraziodun eta konfiguraziogabeekin (12) Marácz eta Muyskenek diotenez, Levinen datuek euskararen sakoneko egitura konfigurazioduna dela frogatuko lukete. Hau egia badaiteke ere (asimetria lexikala eta AS adabegi sintaktikoaren arteko loturaren arauera), ez da oso erabilgarria dagokigun auzirako, ez baitago argi zer-nolako erlazioa dagoen ohizko mailak eta LE/HE artean.
3.2 G. Rebuschi: asimetriak eta mailak euskaraz.Rebuschiren artikulua da, eta ez da harritzekoa, euskararen konfigurazionalitatearen arazoari zuzenean aurre egiten dion bakarra.
Rebuschik errol nagusia izan du eztabaida honetan, bere artikuluetan datu eta aztergai ugari bezain interesgarri eskeini baitizkigu.
Bere argudioen laburpen eta zabalpen ederra ematen du
Goian esan bezala, subjetu / objetu asimetriak gabe, hitz ordena datuak izaten ziren dagokigun arazoari buruzko ikerketaren hasierako fokoak, eta Rebuschik euskararen oinarrizko datuen deskribapenarekin hasten du bere artikulua.